XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo dago Etxebarri ta Barinaga'ko neska-mutillak egin dabena: zintzo Ejerzizioetara etorri, gogoz itsaldiak entzun, ta illero euren egunean etorteko asmoa artu.

Baña eztago aiñ ondo, Ejerzizioak emon zituen Abadeai, bai, bai, esan ta gero, ¡kaixo! esan da etorri ez.

Emendik il batzuetara ikusiko da zelako asmoak izan diran.

Joan dan urtean ipiñi zana, aurten be ipinteko preminea ba'dago.

Ondo dagola kristau-etxietan Ama Birjiñearen edo Santuen irudiak ipintea.

Baña eztagola ondo olako irudien ondoan kalendario klase batzuk ipintea.

Kalendario orreik ze egun dan esateko baño obeagoak dira mutillai gogatpen txarrak sortzeko, neskai lotsea kentzeko ta umeai txarto erakusteko.

Ez dago ondo kristauren bat bat-batera ilten danean, ezelako miñ barik il dalako, esatea: ¡Ze eriotza ederra izan daben! ¿Zergaitik?

Entzun gertatuko au.

Urte asko ez dala, mutil bi joan ziran Debara San Roque jaietan.

Goiz-aldera etxeratu ziran.

Urrengoko goizean lanerako ordua eldu ta bataren ama joan zan deitzen ta ogean ilda topau eban.

Gau-belan gizonezko batzuk gelditu ziran ta ziarduen euren artean: ¡Ze eriotza ederra izan daben: ezelako miñ ta estutasun barik!

Bertan egoan ildakuaz Deban ibilli zan laguna ta ori entzun ebanean, esan eban: Neuretzako ez neuke nai olako eriotzarik.

Etxebarri'ko mutil bat Ameriketan egondakoa, ezkontzeko ebillen ta an berakin bizitako testigoak bear.

Testigo bat Idahon artzaiñ egona zan.

Bere bearrak egin ondoren, Abadeaz ipuiñak esaten asi zan: Ango Abadeak orbela lez dolarrak batzen ditue!

-¡Ainbesteraño ez da izango, gizona!

-¿Ezetz?

Begira, Jauna.

Nire anaia il zanean euskaldun guztiak 5 dolarreko Mezea atara eben: bakoitxak bana.

Ta gutxinez eun euskaldun batu ziran.

Bosteun dolar.

¿Gutxi da egun baten irabasteko?

Kostau jakon Abadeai amerikanoari sinistu eragitea, dolar areik ez zirala egun bateko irabaziak, ezbada atara zituen beste Meza esan bear zirala ta egunean Meza bat baño ezin leikela esan.

Ondo dago gizon batek beste bateri erantzun eutsena.

Eleizako erretellerako diru batzea zala ta ez zala, batek esaten eban: Nire etxeai erretellea egitea izan zanean, neure kontura egin bear izan najuan, iñon laguntza barik.

-¡Jakiña, ba!, erantzun eutsan besteak, Ire etxea eurea dok ta euretzako bakarrik.

Eleizea barrez danona ta danontzako.

Zer erantzun ezekiela gelditu zan bestea.